Haustura sortzailea eta liluragarria da, erregistratutako historiari eta adierazitako oroitzapenei buruzko lan poetiko eta gogoetatsua; historiaren eta haren kontrako alorraren, hau da,familien lekukotasunaren, idazketari buruzkoa.Zuzendariaren familiako kideak Pearl Harbor portuko erasoaren ondoren preso esparrutan sartu zituzten, beste 120.000 japoniar eta japoniar-amerikarrekin batera. Historia barneko zati hori ezabatu egin dute ikus-entzunezko erregistro ofizialetatik.
Zinemaldiak
Whitney Museum Biennal
Flaherty Film Seminar
Festival de Yamagata, Japón
Rea Tajiri jatorri japoniarreko zinemagile eta bideoartista amerikarra da.Chicagon hazi zen eta, gero, Kaliforniara joan zen bizitzera; han, Arte Institutuan ikasi zuen.Graduatu ondoren, Tajirik ekoizle gisa lan egin zuen hainbat pelikula eta bideotan, Los Angelesen eta New Yorken. Hala, nazioartean aintzatetsi zezaten lortu zuen, History and Memory: for Akiko and Takashige pelikularekin (Whitney Biennal jaialdian estreinatu zuten).Tajirik Pat Saundersekin batera lan egin du Yuri Kochiyama: Passion for Justice dokumentala ekoizten; dokumental hori guraso japoniarrak dauzkan eta giza eskubideak defendatzen dituen Yuri Kochiyama emakume amerikarrari buruzkoa da.
Filmagintza
History and Memory: for Akiko and Takashige (1991)
Yuri Kochiyama: Passion for Justice (1994)