Mundu mailako estreinaldia
Homing Enara purpurek Amazoniatik Aintzira Handietara egiten duten migrazioari buruzko filma da, eta bertan enarak aztertzen dituzten kontserbazionistek zein bizirik irauteko behar izaten dituzten etxeek presentzia dute.
Txori saldoak ibiltzen dira gure hirietako zeruetan, eremuak eta paraje naturalak zeharkatzen dituzte. Batzuetan ederrak dirudite; beste batzuetan, ilunak eta mehatxariak. Boteretsuak izan daitezke, baina babesgabetasuna ere iradoki dezakete.
Film hau deskribatzeko hitza erabiltzea, agian, haren kontra jokatzea da, bere proposamena apurtzea, zurrun bihurtzea. Zortea litzateke harengana isilean iristea. Filmak testu, ahots edo giza presentzia argi baten gidarik gabe egiten du aurrera, eta biluztasun narratibo hori da bere indar eta motor nagusia. Gure arreta guztia, orduan, izaki hauek bizileku dituzten espazio eta arkitekturak filmatzeko denborari eustean datza.
Irudi horien azpian erudizio handi bat dago, baina ez dago esplizitatu beharrik. Zinemagileak erritmo eta sekuentzien hari iradokitzaile bat besterik ez du erakusten, marrazten. Eta modu aske eta misteriotsuan egiten du: gizakia eta animalia lotzen ditu, ezer kategorizatu edo itxi gabe.
Anna Brufau