I AM AN OX, I AM A HORSE, I AM A MAN, I AM A WOMAN

Año1990 Iraupena60 min. HelbideaSally Potter
Sally Potterrek, BBC kateko Women Call the Shots (Emakumeak zuzendari) saiorako egin zuen dokumental honetan, emakumeak zinema industria sobietarrean nola sartu ziren azaltzen du.Gizonezkoen baldintza beretan pelikulak zuzendu zituzten zinemagileei egindako elkarrizketen eta mendebaldean aurrez ikusi gabeko pelikulen klipen bitartez (irekiera politika edo glasnot zelakoa oraindik ez zuten abian jarri Potter SESBera joan zenean), dokumentalak emakumeek SESBean izan zuten eginkizun erabakigarriaren deskribapen bikaina egiten du eta, halaber, emakumezkoen desioaren adierazpenak zalantzan jartzen eta berriz irudikatzen dituen kontra-zinema feministaren ideiari buruzko muturreko ikuspegia eskaintzen du.

Sally Potter

Potterrek, 70. hamarkada hasieratik, dantza, performanceak, antzezlanak, musika eta zinema nahastu ditu. Thriller (1979) pelikularekin arrakasta handia izan zuen eta, orduan, zineman jarri zuen erabat arreta. 1983an The Gold Diggers zuzendu zuen, Julie Christie protagonista zuela.Gero, film labur bat zuzendu zuen, The London Story; baita hainbat dokumental ere. 1992an Virginia Woolfen eleberrian oinarritutako Orlando (1992) egin zuen eta, horrela, bere lana jende gehiagoren artera atera zen.Bere azken pelikula Rage da eta aktoreen multzoan daude Judi Dench, Jude Law, Steve Buscemi, Simon Abkarian eta Dianne West; pelikula 2009an estreinatu zuten.
Filmagintza hautatua
Thriller (1979)
The Gold Diggers (1983)
Orlando
(1992)
The Tango Lesson (1996)
The Man Who Cried (2000)
Yes (2004)
Rage (2009)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.