Estreinaldia Espainian.
Aurkezpena eta solasaldia Abdellah Taïa (zuzendaria) eta Antonio Miguel Arenasekin (programatzailea).
I Lit the Fire! filmak lotura bat ezartzen du Bielorrusiatik migratutako zinemagile baten eta Kirgizistan hegoaldeko herri bateko hamar urteko neskato baten artean. Bi protagonisten bizitzen zatien bidez, beldurrak, itxaropenak eta etxe-nahia lotzen dituzten hari ikusezinak agertzen dira.
Erabateko inplikazioak zeharkatutako filma da I Lit the Fire!. Kamera ez da urruti ipintzen eta ez du kanpotik begiratzen; aitzitik, Valeria Lemeshevskayaren gorputzaren luzapen gisa funtzionatzen du. Filmatzeak barnean egotea esan nahi du, arriskatzea, gertatzen denari eustea, gailuaren atzean ezkutatu gabe eta neutraltasun faltsu bat bilatu gabe.
Filmaren izaera neurritsua, aurrera egin ahala, elkarren gainean jartzen diren eta elkarri eragiten dioten hainbat geruzaz egindako eraikuntza gisa azaleratzen da. Esperientzia pertsonalak, testuinguru politikoak eta keinu zinematografikoak elkarri eragiten diote. Politikoa ez da diskurtso gisa agertzen. Aitzitik, harremanak, loturen ezegonkortasuna eta gorputzek (batez ere neskatoaren gorputzak) hartzen duten lekua blaitzen ditu. Haurtzaroak ez du hemen babesleku edo irudi lasaigarri gisa funtzionatzen, hauskortasuna ikusgarri egiten duen eta kontakizunaren tentsioak kontzentratzen dituen eremu gisa baizik. Kalteberatasun horretatik eta bere bizipen propiotik abiatuta, Lemeshevskayak gorputzetik esaten den film bat eratzen du, karga emozional handia transmititzen duena.
Ekhiñe Etxeberria