If I Fall, Don't Pick Me Up

HerrialdeaIrlanda Año2024 Iraupena116 min. Proiekzio formatuaDCP Hizkuntzaingelesa ZuzendaritzaDeclan Clarke JaialdiakFID Marseille (International Competition), FIDBA, Doc Lisboa, Cork IFF.

Estreinaldia Espainian

 

Samuel Beckett egile irlandarraren eta Walter Asmus antzerki-zuzendari alemanaren arteko lan-harremana. Beckettek eta Asmusek 1970eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuten elkar eta estuki aritu ziren elkarrekin hurrengo hamabost urtean.

1967an, Berlinen, Fin de partie antzezlana taularatzeko lehen entsegu egunean, Samuel Beckettek, aktore alemanek lanaren alderdi metafisikoei eman ziezaieketen enfasiaren beldur, hauxe esan zuen: “Egin ezazue sinple, dena sinple”. Sinple egiten bazuten emaitza berez iritsiko zela pentsa dezakegu. Zenbait hamarkada geroago, film hau egitean, Declan Clarkek printzipio berari jarraitu dio: sinple egitea, atxikitzea. Beckettek Berlinen eta Stuttgarten bere lanak taularatzeko egindako egonaldiak kontatzeko, aski zaizkio lekuak, dokumentuak, gertaerak eta gorputz bat. Filmak Irlandako mortu bat bezain soila ematen du. Baina pixkanaka, soiltasun horri esker, gauzak zehazten doaz. Hasteko, Becketten errutinak: egunero, lana amaitutakoan, leku beretan paseatzen da, eta jatetxe berean afaltzen du gauero. Bestetik, Walter Asmusekiko harremana; garai hartan antzerki zuzendari gaztea zen, eta Godoten esperoan lana taularatzen lagundu zion. Harreman profesional hori luzatuz doa, eta elkarrekin lan egiten dute behin eta berriro. Halako batean, konturatu ere egin gabe, adiskidetasuna jaio da. Eta orduan gaur egungo Asmus ikusten dugu. Haren ingerada, haren aurpegia, haren begiak. Hunkigarria da hura ikustea eta Becketten lagun gaztea izan zela jakitea. Galdera hau egin dezakegu: zer neurritaraino ez dira gure adiskidetasun harremanak errutina bat, errutina eder bat, Becketten pasierak eta jatetxeak diren bezalaxe? Baina bada gehiago. Bi gizon horien arteko harremana ez al zen jaio norabide berean begira zirela? Haien lana ez al zen, hain zuzen, elkarrekin eta arretaz begiratzea agertokirantz, beste batzuek elkarrekin eta arreta malenkoniatsuz ilargirantz begiratu izan duten moduan? Errutinak eta adiskidetasuna antzerkiaren inguruan gauzatzen dira. Irlandako mortuko zuhaixkak eta harriak antzerkiko zuhaixka batean eta harri batean zehazten dira. Gizon bat bakarrik antzerkiko zuhaitz horren aurrean. Gizon bat bakarrik antzerkiko harri horretan eserita. Beste gizon baten oroitzapena. Ilargia. Azken finean, film honek, trazua behartu gabe, benetan erakutsi ez digun zerbait ikusarazten digu: bi gizon elkarrekin, haien adiskidetasuna, haien hauskortasuna. Enfasirik gabe, emozioa agertu da. Bide sinpleetan barrena eraman gaitu sinplea izaten jarraitu arren argitu ezinezkoa zaigun puntu bateraino.

Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.