Zuhaitz bat landatzeko gogoarekin ateratzen zara filma ikustetik; zinez egokia Punto de Vista-ren kronometroa abian jartzeko. Ermanno Olmi-k goraipatua, Bertolucci-k goretsia, Tarkovski-k “Disney-ren aurkako olerkia” deitzen zion. Franco Piavoli italiarraren El planeta azul film ospetsua denboran zehar, bere ikuskera puruenean, egindako ospatzeko bidaia bat da, natura eta paisaia estasi aldakor betean direla, elkarrizketarik gabe, arnasketa bakar Ennio Morricone-ren musika ikusgarriena duela. Lau urtaro 88 minututan trinkotuta. Landazabal italiarreko negu hotz-hotzean barrena bidaiatzen dugu; udaberriaren eztandatik igarotzen gara eta udazkena eta uda zeharkatzen ditugu tenplu bateko aldareak bailiran. Eta, horietan, gizakia, zeinak ere, denborak eragindako egoera desberdinetan barrena bidaiatzen duen, hots, maitasun, haurtzaro, samin, lan eta mirespenean barrena. Bizitzaren ospakizuna bizi garen planetan.