Dokumentala Ainhoa inguruan eta mugako beste herri batzuetan egina dago, eta lur haietako paisaia erromantiko eta bukolikoenak erakusten ditu. Herbert Briegerrek filmatu zuen 1944an, eta nazien propagandaren iragazkitik pasatako Euskal Herriaren ikuspegi mitiko baten irudiak agertzeko saio bat dirudi. Euskal ontzi batzuetan gamma-gurutzeak ageri dira apaingarri gisa. Disko-formako hilarriak ere agertzen dira. IIzan ere, Bigarren Mundu Gerran, erregimen alemaneko zinemagileek Europako herriak baliatu zituzten haien arraza-kantuak justifikatzeko, eta film hau lan horietako bat da.
Herbert Brieger
HERBERT BRIEGER
(1898, Jelenia Góra – 1946, Klodzko)
Alderdi nazionalsozialistari afiliatua, Hirugarren Reich-eko dokumentalista garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere filmografia, batez ere, ideologia nazia zabaltzeko egindako asmo hezigarria eta propaganda asmoa duten filmek osatzen dute, Kulturfilm edo kultur filma genero alemaniar tipikoaren baitan. Universum Film AG, UFA produkzio-etxe alemaniarrarentzako lanean aritu zen. Hor kokatzen dira Silesia Europa Erdialdeko eskualdeari buruzko bere lanak, non, zona menditsu hori eta bertako biztanleen arraza goraipatzen dituen eta Breslau hiriburuko kirol-gertaerak deskribatzen dituen. Carl Junghans-ekin batera filmatu zuen bere filmean, 1936an, Bavarian, ospatutako neguko jokoei buruzkoan, egin zuen muntaiazko zinema nabarmentzen da.
Filmografia:
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 161
"> Zerrendara itzuli