Picassori buruzko dokumentala Italian hainbat film laburretan zatitu zen hobeto banatze aldera, eta, handik mende erdi geroago, Emmerrek berriro ere bere materialari helduko dio bereganatzeko eta aldatzeko asmoarekin. Jada ez da izango zinemagile ezezagunaren kontakizun asimetrikoa, talentudun pintorea harriduraz begiratzen duena, adierazteko bi baliabideren inguruan hausnartzen duten bi egileren artean sorturiko obra baizik. Erdi kontakizuna, azkenean Emmerrek nahi zuen forma hartuko duena (bi gerra arteko usoaren racconto-a), eta film erdi prozesuala, Picasso pelikula honetan bakarrik agertzen den horma-irudia sortzen erakusten duena. Incontrare Picasso-n jadanik ageri da lehen pertsonan Emmerren bi saiakera nagusien erabateko autoretza enuntziatiboa eta diskurtsiboa: Bella di notte eta Con aura…senz'aura.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli