India Time (1978) Hafifek Indiara Robert Morrisekin bidaiatu ondoren sortu zen. Bisitatutako lekuen artean, tokiko igeltsero-lantegiak zeuden. Hala, gai- eta forma-espektroak kontakizun historikoak nahiz ametsen kontakizunak hartzen ditu. Bi bidaiarien arteko elkarrizketa kontatzen duen Hafifen bakarrizketa denboraren ikuskera teleologikoari buruzko diskurtso baten atarikoa da. Filmak behin eta berriz ukituko du gai hori, hainbat ikuspegitatik landuz.