Europako Estrenaldia
Eskolaurreko adineko haur-talde batek basoan igarotzen du eguna. Ingurune bakar eta berezi horretan, haien ordezko munduak sortzen dituzte, helduek errealitatearen inguruan dituzten kontzeptu estuak eztabaidan jarriaz. Enbor lehor bat eta adar-multzoa helmuga jakinik gabeko hegazkin bihurtuko dira, eta basoa aurkitu beharreko lurra izango da. Haurren begirada bakarrean, basoa arau sozialik gabeko leku bilakatuko da; izan ere, haurrek beren ingurunea zerbait magiko bihurtuko dute jolasaren bidez.
Sariak
Premio Helen A. Bequest Award a la Mejor Producción 2010, Edinburgh College of Art.
Zinemaldia
Guangzhou International Documentary Film Festival.
Anne Frances Ewert. “1986. urteko abuztuan jaio nintzen Villingen-en, Alemanian. Txikitatik, zineak eta antzerkiak liluratu ninduten, eta, beraz, antzezlan txikietan antzezten hasi nintzen. Berehala, zinea probatu nahi izan nuen. 2006an eskola amaitu eta gero, urtebete libre hartu nuen; denbora horretan, film laburren ikastaro bat egin nuen Londresen eta bekadun gisa lan egin pelikula bat filmatzen Berlinen. Kultura ezberdinak ezagutzea beti gustatu zaidanez, Edinburgon Zinea eta Telebista ikastea erabaki nuen, Alemania sorterrian ikasi ordez, eta dokumentaletan espezializatu nintzen. 2010eko ekainean lizentziatu nintzen”.
Filmagintza
Into the Middle of Nowhere (2010)
11 Degrees (2009)
Taumeln (2008)