1968an, Vietnamgo Gerraren kontrako bederatzi aktibista Catonsville-ko (Maryland) errekrutatze-bulegoan sartu, eta bertako ehunka erregistro etxean egindako napalm bidez kiskali zituzten. “Catonsvilleko-ko Bederatzien” erretratua da pelikula, gizarte desobedientziako ekintza poetiko baten bidez legea haustea erabaki zuten aktibista batzuei buruzkoa, hain zuzen ere. Taldeko kideen arteko elkarrizketek, orduko ekintza gaur egun egin daitekeen ala ez jartzen dute kinkan. Epaiketako irudi eta albisteek, nola eragin zuten ilusiorik gabeko Estatu Batuetako publikoa motibatzeko orduan? Investigation of a flame lanak ekintza hori aztertzen du, hala politikoki, nola erlijiosoki, berriz ere aro militarren dagoen Estatu Batuetan oinarrituta.