1948an Veneziari buruz enkargatutako bi film labur osagarrietan, Emmer haurtzaroko hirira itzuliko da gerra amaitu eta gero. Romantici a Venezia filmak Cocteauren testua du frantses bertsioan, eta kanalak islatzen dituen Venezia ospetsuan oinarritzen da, jadanik mitiko diren poeta eta konpositoreekin. Isole nella laguna filmean, berriz, urmaeleko irlak, toki hutsak eta artisautzako maisu-lanak inolako irribarrerik gabe sortzen dituzten bizilagun gutxi batzuk jasotzen dira kamerarekin. Azken hau bietako malenkoniatsuena da. Bi irudietara itzuliko da mende erdi bat geroago, mende amaierako Venezia, turismoak menderatutakoa, ekartzeko Nostalgia lanean.