Super-8 -tik egindako transferentzia digitala
Feminista erradikala, kale-borrokalaria eta ameslari praktikoa. Dokumental liriko honek kontatzen du Judy Rebickek Kanadako emakumeek beren gorputzen gaineko eskubideak bermatzeko izan zuen funtsezko papera. Judyk Bigarren Olatuko feminismoaren funtsezko printzipioak azaltzen ditu, familian zorigaitz bat gertatzeko arriskua dagoenean ere. Filma ni banatu baten kontakizun pertsonal mingarri batekin eta gaixotasun mentalaren, sorkuntza gisa, besarkada hunkigarri batekin amaitzen da.
- Filmografia:
Judy Versus Capitalism (2020), Zen Basketball (2020), Father Auditions (2019), 3 Dreams of Horses (2018), We Make Couples (2016), Buffalo Death Mask (2013), Lacan Palestine (2012), Mark (2009), Fascination (2006), Public Lighting (2004), Panic Bodies (1998), House of Pain (1995), Escape in Canada (1993), Mexico (1992), Indusium (1991), White Museum (1986), Song for Mixed Choir (1980)
International Film Festival Rotterdam, Sheffield Doc/Fest, Queer Lisboa, Festival du Nouveau Cinéma
Estreinaldia Espainian
Mike Hoolboom
Mike Hoolboom (1959, Kanada) gazte hasi zen zinemagile gisa, aitaren Super-8 kamera batekinz, eta hamaika zinema-estrategia esperimental aztertu zituen. Images Festivaleko zuzendari artistikoa izan zen, eta Canadian Filmmakers Distribution Centreko pelikula esperimentalen koordinatzailea. 2017an, arte bisual eta mediatikoetako Governor General’s Award saria lortu zuen.