La balandra

HerrialdeaArgentina Año2024 Iraupena13 min. Proiekzio formatuaDCP Hizkuntzagaztelera ZuzendaritzaMatías Lima JaialdiakFestival Internacional de Cine Independiente de Cosquín, Festival Internacional de Cine de Valdivia, Muestra de Cine Contracampo (Mar del Plata)

Nazioarteko estreinaldia

 

Gutun bat itsasoz iristen da Rio de la Plata ertzera. Lehorrean, mezuak tragedia bihurtzen dira. Arrantzaleen herrixka txiki bat, hilketa batek aztoratzen duena. Dokumentalaren generoak eta polizialak bat egiten dute, maitasun eta intrigazko istorio hau sortzeko.

Maitasun gutun bat, itsasoa, arrantza, marinelak lainoan. Galdera, paisaia, iluntasuna eta lehen planoa. Argentinako La Plata hiritik hurbil dagoen hondartza baten, La Balandraren, erretratua; bertako txokoak eta ohiko pertsonaiak aztertzen ditu, maitasun trama bat, gozagarri poetikoa eta suspense apur bat baliatuz.

Matías Lima zinemagileak kategoria edo genero desberdinen adierazpen potentzialera jotzen du, haren kodeek harrapatzen utzi gabe. Horietako bakoitzean sartzen da eta guztietatik onik irteten da. La Balandran noraezean ibiltze hori arautik ateratzen da, plano bakoitza zerbait berri eta harrigarri bihurtzen du —aurretik gertatuak nekez aurreratzen du ondoren datorrena— eta logika sekuentziala eta espektatibak apurtzen ditu.

La Balandra, beraz, zehaztapen ariketa bat da batik bat, irudien segidan, plano bat bestearen atzetik muntatzeko ekintza gutxieneko eta funtsezkoan. Mozketa zehatz eta zorrotzekin eta horietatik ateratako erritmoekin, aukerak biderkatu egiten dira. Zenbait aurpegi, ahots eta misteriotatik gehiago espero daiteke, baina nahikoa dira amaierara iristean.

Anna Brufau

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.