"La cosa vuestra" sanferminen alderik ezkutuenera eta surrealistenera egindako bidaia da. Ahalduntze-hausnarketa bat, batez ere emakume eta zezenen aurka egiten den indarkeriaren aurrean. Dibertsioa eta tremendismoa, kanibalismo ikonografikoan arituz. Zer bihurtu dira eta norantz doaz sanferminak? Bideogerrilla honek Nafarroako idiosinkrasiaren deriba eta hibridazio heterodoxoak, ikuspegi basatiak eta taupadak erakusten ditu, «bideomakia»-tik eta «irrisistentzia»-tik. Iruñeko unibertso estetiko, erritual eta kulturalaren birmuntaia kritikoa. "La cosa vuestra"-k imajinarioak hackeo aktibatzailearen, bideocollagearen, esperpentoaren, distopia futuristaren eta zine, herri-kultura eta hedabideen hausturaren bidez berrasmatzean datza.