Casa de Campo munduko parke publikorik handienetakoa da, baso bat berez. Irudietan bere 2019a dago: lurraren berdea berriro dir-dir guretzat, edo haurrek egiten dituzten zubi eta putzuen ustekabeko erabilerak. Soinuetan, bere 1936a, basoa bitan zatituta, Madrilen defentsa: ''burrunbak eta leherketak, metrailadore zarata, fusil eztanda lehorrak'' edo asaldura horren erdian iraultza eta bizitza onaren aldeko gustua asmatu zutenen hitzak.
Miriam Martín
Miriam Martinek bere helduaroko bizitza osoa eta aurrekoaren zati bat eskaini dizkio zinemari. Lehenik, ikusle gisa; gero, programatzaile gisa hainbat erakundetan; eta, 2012ko azarotik 2018ko uztailera, Chantal zine-klubean, astero, esperimentu estetiko eta politiko bat antolatuz.