Irudiz eta teknologiaz gainezka dagoen mundu batean, rockzale batek bere burua aurkitu nahi du. Ezerk ez du benetakoa ematen, edo agian dena da benetakoa. Duela hogeita hamar urte argitaratu zuen azken diskoa, eta aldi horretan gauzak hain azkar aldatu dira, ezen ezinezkoa izan baitzaio aldaketarekin bat egitea. Psikodelian erabat murgilduta, bai irudien mundu horretan, bai drogek eragiten duten horretan, itxuraz amaierarik gabeko eldarniozko bilaketa bati ekin dio.