La sublime fatica sortu zen Miguel Angelen eskulturak filmatzeko enkargutik, haren heriotzaren laugarren mendeurrenaren urte ospetsuan, Charlton Hestonekin batera egiteko film labur baterako (azken horrek El tormento y el éxtasis filmaren estreinaldira lagundu zion). Azken unean Fox enpresak kontratua hautsi egin zuen, baina Emmerrek enkargua desbideratu egin zuen; hots, hirurogeiko hamarkadako Italia hartzen hasi zen turismo masiboaren begirada kritiko eta ironikora. Musika karrankaria izango du eta angeluar handiko kameraren begirada obsesiboa, eskultoreak XVI. mendean idatzitako bertsoekin bat eginez.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli