16 mm-tik egindako transferentzia digitala
Kutxa garden batean bizi den emakume bat, itsasbazterrean flotatzen ari diren laranjak eta harri kulunkari baten mugimendua dira Tramuntanako haizeak korapilatzen dituen istorioak. Alt Empordàko jendeen eskutik esploratzen du filmak haize hori, indar mitiko horren inguruko haien esperientzia eta irudimenaren bidez.
Babesleak: Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya, Inventari del Patrimoni Etnològic i Immaterial de Catalunya, Institut Català d’Antropologia
Mundu-mailako estreinaldia
Alexander Cabeza Trigg
Alexander Cabeza Trigg Bartzelonako antropologo eta zinemagilea da. Bere obran, antropologiaren hausnarketarako eta parte-hartzerako gaitasunak ikuspegi artistikoago bat eskaintzen duten askatasunekin batzen dira. Emaitza praktika dokumental partekatu bat da, parte-hartzaileak jolasean eta “koirudimenean” oinarritutako kreazio-prozesu batean nahasten dituena.