Nola filmatu hitz bat? Nola entzun argazki bat? Nola kontatu 26 hitzetan maitasunezko bizitza bat? Nola sartu hiztegian bizitzan kabitzen ez zaiguna? Anahit Simonian-ek, Guillaume Poussou argazkilari frantsesaren unibertso onirikoak liluratuta, haren bizitzan lehen aldiz hartzen du kamera edertasuntzat jotzen dugunaren ospakizunean. Anahit Simonian musikagilea da, eta argazkilaritzaren taupadei buruzko hausnarketa baten doinuak eta sortze-prozesuaren erritmoak dokumentatzen ditu: erretratatutako motiboarentzako sistolea, haren ikuste-sentsaziorako diastolea. Errealitatea letretan zatituta, artea ahotsetan kapsulatuta, enumerazioa eta zerrenda dira hunkitzen gaituenaren bilgarririk onenak.
Mundu-mailako estreinaldia