Planetako lurralde ezohikoenerako bidaia sentsorialean ozeano izugarria gurutzatzen duen filma-zubia. Kolonbiaren iparraldeko muturraren eta Venezuelaren artean kokatutako La Guajira desertuan, Wayuu indigenak bizi dira, eta ez dira bi herrialde horietako bakar bateko herritartzat hartzen. Eszenan jartzeko behaketa-moduaren bitartez, Finlandiako zinemagilea bere herrialdeaz ere zalantzak izaten hasiko da; horrela, lotura arraro bat sentitu eta jakingo du “maa" hitzak “lurra” esan nahi duela Wayyu hizkuntzan nahiz finlandiera ama-hizkuntzan. Begirada poetikoarekin eta epistola horizontalaren formarekin, pelikulak antropologoaren film klasikoaren moldeak hausten ditu, goitik beste batzuen tribua deskribatuaz. Hemen gutxienez joan-etorriko bidaia bat dago, eta, hain zuzen ere, bi norabideak ezabatuko ditu, lurra lurra denean bai han eta bai hemen.
Estreinaldia Espainian