Zinemaren hirugarren miraria: memoria betikotzea. Dena hegaldia da amaitu gabeko filmez betetako pelikula honetan: Kiev ezezagunaren gaineko aireplanoak, kaioak lasaitasunezko gau luzean eta Muybridge-ren usoa hegoei eragiten kameraren aurrean mantra bezala errepikatuaz. Aleksandr Balagurak, hegaldi horiek guztiak batzearen egileak, gaztetako proiektu bati helduko dio, duela 25 urtekoari; izan ere, orduan, lagunak zituen hainbat zinemagilerekin film bat egiten hasi zen, baina inork ez zuen amaitu. Ukrainiako zinemagileak fantasma- lm hori amaitu nahiko du, baina bi arazo ditu: autore batzuk desagertu egindira eta haiekin batera lmatzeko lekutzat hartutako herrialdea ere bai. Beraz, soilik hegaldia geratzen da metafora gisa, eta laguna filmatutakoarengatik gogoratu besterikez du. Memoria, hemen, tximeleta batek hegoak astintzearen antzekoa izango da, haren hauskortasunarekin ez ezik, batera egiterakoan sortzen duen efektu suntsitzailearekin ere bai.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli