Louis Dellucek, Frantziako zinema-sari ospetsuenetako bati izena ematen dion zinemagile inpresionista handiak, eszenatoki naturaletan bere lehenbiziko pelikula egiteko Azkaine aukeratu zuen, Nafarroarekin muga egin duen herri txiki bat. Han, fikziozko dokumental bat egin zuen, kontrabandoa ardatz eta argia protagonistatzat hartuta. Frantziako txoko guztiak aztertu ondoren, Delluc liluratuta geratu zen itsasotik gertuko euskal mendiek zuten argiarekin (Roland Barthesek argi hori bera aukeratu zuen hiltzeko, Ahurtira erretiratu zenean, eta argi argitsua esaten zion). Hala, Lumiere anaiak Iparraldera mugimenduak atzematera joan ziren moduan, Delluc paisaiaren argia eta magia harrapatzera joan zen. Film luze hau antzinako zuri-beltzeko zinemaren zaleentzako gozamena da.
Filmografia:
Louis Delluc, René Coiffard
LOUIS DELLUC
(Cadouin, 1890 - París, 1924)
Louis Delluc zinema-zuzendari, kritikaria eta nobelagilea 1917an hasi zen Le Film eta Cinéma aldizkarietako eta Paris-Midi eta Bonsoir egunkarietako erredaktore gisa. 1920an, Cine-Club astekaria eratu zuen. Liburuak argitaratu zituen, horien artean, Cinéma et Cie, Photogénie, Charlot eta Drames de cinéma. Fotogeniari buruzko bere teoria estetikoa azaldu zuen eta zinema komunikabide unibertsala zela defendatu zuen. 1919an, zinema egiten hasi zen La Fête espagnole filmeko gidoia idatziz eta René Coiffard-ekin batera Fumée noire filma zuzenduz. Beste hainbeste egin zuen Le Chermin d’Ernoa filmean ere. Eguneroko bizitzari eta agerraldi naturalei eskaintzen dien arretak zinema inpresionistaren ordezkaririk onenetariko bihurtzen dute. Flashback-aren erabilerarekin saiakerak egin zituen hainbat filmetan, besteak beste, Le Silence eta La femme de nulle part filmetan, eraginik handienetakoa izan zuen bere filmetako bat hori izan zen Fièvre filmarekin batera. Egun, Frantziako sari ospetsuetako batek, herrialdeko filmik onenaren sariak, urtero ematen dena, bere izena darama. Chaplin-i buruzko lehenengo liburuaren egilea izan zen eta L´inondation (1924) bere azken obra filmatzerakoan harrapatu zuen pneumoniaren ondorioz hil zen.