16 mm-tik egindako transferentzia digitala
2002an iraungitako 16 mm-ko filmeko materialaz egina –Gujaraten Estatuaren babesaz musulmanen aurka eginiko genozidioaren urtea– eta Delhin CAAren aurkako protesten erdian filmatua, lan honetan zinemagileak marrazten ditu antzinako memoria, poesia, historia, kantu eta hondakinez mamitutako lerroak, bere jaioturtetik abiatuta (1989). Elkartasun bilaketa, soinuz eta kolorez jantzia, Delhin Shaheen Bagh mugimendua espontaneoki gidatu zuten emakume musulmanei buruzkoa, baita Agha Shahid Ali-ren poesia, Iqbal Bano-ren abestia, Safdar Hashmi-ren antzerkia eta B. R. Ambedkar-en irudiak –kasten guztiz kontrakoa eta Indiako Konstituzioaren sortzailea izan zen dalit intelektuala.
- Filmografia :
Letter From Your Far-Off Country (2020), At Home But Not At Home (2019), The Reunion (2019), At the Top of GrassHopper’s Hill (2017)
New York Film Festival, International Film Festival Rotterdam
Estreinaldia Espainian
Suneil Sanzgiri
Suneil Sanzgiri artista, ikertzailea eta zinemagilea da, eta lanean dihardu ulertzeko nola dauden zapalkuntza sistemak traumaz, historiaz eta memoriaz indartuak. Bideo esperimentala, animazioak, saiakerak eta instalazioak lantzen ditu, eta egiturazko indarkeriari lotutako identitate, ondare, kultura eta diaspora gaiei heltzen die.