Estreinaldia Espainian.
Aurkezpena eta solasaldia Artur-Pol Camprubí (argazkigintza zuzendaria) eta Antonio Miguel Arenasekin (programatzailea).
Ametsak eta irudiak, pentsamendu estaliak, esperimentuak gure nahas-mahas mentala deskodetzeko, startup bitxi bat amesten duguna menderatzeko. like moths to light neurokapitalismoaren aroan gure amets-munduen etorkizunari buruzko gogoeta bat da.
Gala Hernándezen zineman gure aro garaikideko gaiak eta zalantzak azaltzen dira, begirada etorkizunean jarrita. "Incelei" (Fluidoen mekanika, 2022), “kritpo kulturari” eta kriogenikoei (For here am I sitting in a tin can far above the world, 2024) buruzko gogoetek edo belaunaldi gazteek aberasteko duten obsesioari buruzko gogoetek (+10k, 2025) saiakera formako diskurtso sendo batean eta ikus-entzunezko hizkuntza berritzaile batean oinarritutako filmografia hasiberria osatzen dute. like moths to light amets egiteari buruzko ikerketa eta gogoeta egiten duen saiakera bat da, ametsek historian zehar izan duten garrantzia ez ezik, ametsen intimitatea eta nortasuna ere aztertzen dituena, batez ere gure mundu harrapakarian dagoen mehatxu berri baten aurka egiteko, hots, amets horiek etorkizunean kontrolatu eta haietatik probetxua ateratzeko aztertzen dituzten enpresen mehatxuaren aurka egiteko. Zinemagileak forma eta material ugari erabiltzen ditu (dokumentalak, fikziozko materialak eta artxiboetakoak) gai eta teoria desberdinak elkarri lotzeko Farockiren estiloan, geruza errealak zein distopikoak uztartzen baititu.
Miquel Martí Freixas