DCP
Basamortuko gauetan argi bitxiak agertzen dira. Bertakoek honela deskribatzen dituzte: sugarrak, su bolak, fokuak hegan, zerutik erortzen diren tximistak edo distirak. Esperientzia indibidual bakoitzarekin historia komun bat marrazten da, modu koralean kontatzen den historia bat. Luces del desierto lanean, ilunabarrean begiak zabal-zabal irekitzera gonbidatzen zaigu, baita iluntasunean ezkutatzen diren soinuak entzuera ere. Beldurrezko soinu film bat, basamortuko ilunpean.
- Filmografia:
Luces del desierto (2020), Curupira, creature of the woods (2018)
International Film Festival Rotterdam
Estreinaldia Espainian
Félix Blume
Félix Blume artista eta soinu ingeniaria da. Gaur egun, Mexikon, Brasilen eta Frantzian bizi da eta lan egiten du. Soinua du oinarrizko material soinuzko piezak, bideoak, ekintzak eta instalazioak egiteko. Bere lanaren ardatz entzutea da, eta gure ingurunearen bestelako pertzepzio bat izatera gonbidatzen gaitu. Bere prozesua, askotan, lankidetzakoa izaten da, komunitateekin lan eginda eta espazio publikoa testuingurutzat erabilita, bere obrak arakatzeko.