Film honetan, Sweetwater Sahme-ren eta Jordan Mercier-en ibilerak jasotzen dira, bakoitza bere munduan, harrituta hil ondoko bizitza, birsortzea eta tarteko tokia ikusten duten bitartean. Batik bat, chinook wawa hizkuntzan hitz egindako istorioak heriotzaren jatorri chinookan-ari buruzko mitoaren desbideratzeak dira, hasiera hotzarekin eta forma zirkularrarekin.
Sky Hopinka
Sky Hopinka (Ho-Chunk/Pechanga) Ferndale-n (Washington) jaio eta hazi zen, eta Kalifornia eta Oregonen hainbat urte igaro zituen. Chinuk wawa Columbia ibaiaren behe arroko hizkuntza indigena bat da, eta hizkuntza hori ikasi eta irakatsi zuen. Portland-eko Estatu Unibertsitatean ikasi zuen arte liberalen lizentzia, eta Wisconsin-Milwaukee-ko Unibertsitatean, aldiz, zinema, bideo, animazio eta genero berrien maisutza. Bideogintzari dagokionez, aberri eta paisaia indigenari buruzko jarrera pertsonalak lantzen ditu, hizkuntzaren diseinuak –kulturaren edukitzailetzat hartuta–, baita ezagunaren eta ezezagunaren arteko jokoa ere. Hopinkaren lana hainbat jaialditan aurkeztu izan da: Sundance, ImagineNATIVE Media + Arts Festival, Wavelengths eta Ann Arbor Film Festival.