DCP
Beatriz Ferreyraren, 50 eta 60 hamarkadetako musique concrète delakoaren aitzindariaren (Pierre Schaefferrekin batera), inguruko laburmetrai bat da. Laburmetraian, “soinua ehizatzeko” gisako grabazio-tekniken eta soinu-muntaiaren eta espazializazioaren gainean dituen hainbat ideiaz aritzen da. Kirrinkatzen duten ateak, zaunka aritzen diren txakurrak eta ortzadarraren isla duten eskuak aurkezten ditu.
- Filmografia:
Preemptive Listening (part 1: The Fork in the Road) (2018), Entangled Nightvisions (2017), Little Pathways to Doors Not Yet Taken (2016), Between the Bullet and the Hole (2015), Chromatic Aberration (2014), Doorway for Natalie Kalmus (2013), In and Out of Synch (2012), Oramics: Atlantis Anew (2011), Sound Seam (2010), Automamusic (2008)
International Film Festival Rotterdam I IndieLisboa I Oberhausen Short Film International
Aura Satz
Aura Satzen praktikak zinema, soinua, performance-a eta eskultura batzen ditu. Bere lana antzeztu, erakutsi eta proiektatu du, hala nola Tate Modernen, Tate Britainen, Hayward Galerian, Tokioko InterCommunication Centren, Sydneyko Bienalean eta New Yorkeko High Line Artean. 2012an, Samsung Art+ eta Jarman sarien aurretiko hautaketetan izendatu zuten. Irakurlea eta irakaslea da Royal College of Art zentroan.