16 mm. Zuri-beltzean
Zazpi urtetan zehar filmatuak, Iraultzari buruzko gogoetak hauek (Meditations on Revolution) iraultzaren oinarrizko gaia arakatzen dute, bere definiziorik garbienean: subjektu baten eraldaketa erradikala estatu batetik bestera, eta eraldaketa horrek har ditzakeen forma ezberdinak. Bost filmetan azkena da bereziena formari eta edukiari dagokionez. Zinegilearen aitari eskainia (tonuak haren heriotzaren eragin izugarria du), pieza urbano goibel honek New York espresionista bat aztertzen du ilunabarrean eta gauean. Filmaren erdian Marion Brown artista eta musikari edadetua dago, eta bere bakarrizketa harro eta nekatua primeran uztartzen da paisaia alienatzaile baten iruditeria oroitarazlearekin.