Mille cipressi

Año2021 Iraupena13' Proiekzio formatuaSuper 8 - DCP KoloreaKoloretan HizkuntzaItaliera HelbideaLuca Ferri ArgazkilaritzaPaolo Arnoldi MuntaketaAndrea Miele Produkzioa Lab 80 film

Filmografia: Mille cipressi (2021), (2020), La casa dell'amore (2020), Pierino (2018), Dulcinea (2018), Abacuc (2014), Habitat [Piavoli] (2013), Ecce Ubu (2012).

International Short Film Festival Oberhausen, Pesaro Film Festival.

Estreinaldia Espainian

 

«Zentimetroa idorra da». Mille cipressi film labur bat da, non esaldi bitxi hori entzun dezakegun eta, esaldia entzutean, begien bistakoa iruditzen zaigun. Ia osorik hilobi batean errodatutako film bat da. Brion hilobia. 70eko hamarkadan Carlo Scarpa veneziar arkitektoak eraikitako hilobia. Pelikulan, gainera, Scarpak berak emandako hitzaldi bat entzun dezakegu. Zentimetroari buruzko esaldi horren antzekoak biltzen dituen hitzaldia. Materialei buruzkoak, orobat. Eraikuntza arazoei buruzkoak. Klasizismoak orainean dituen aukerei buruzkoak. Halaber: «Arkitektura ona bada, hura entzun eta ikusten duenak haren onurak sentituko ditu oharkabean». Pelikulan, esaldi horiek entzun bitartean, hilobiaren xehetasunak ikusten ditugu, super 8aren berotasun eta arreta zertxobait miopeaz filmatuta. Argia, ura, lerroak, gainazalak eta irekidurak ikusten ditugu. Ura argia dela eta gainazala dela dakusagu. Urak, islatzean, gainazalak ireki eta lerroak dantzarazten dituela ikusten dugu. Era berean, argiak lerroak marraztu eta gainazalak irekitzen dituela ikusten dugu. Forma triangeluarrak ikusten ditugu, angelu zuzenak eta zirkulu arraro etenak. Scarparen lana ikusten dugu, xehetasunez, argiaren eta denboraren lana, guztiz ulertzen ez dugun edertasuna eta, hala ere, nolabait eta beharbada onuragarria zaiguna. Zehatzak eta arretatsuak izateko gogoa pizten digun edertasuna. Eta, bien bitartean, isil, gizatiar, irudi bat -zehatza ere bere modura- espazio horretan barrena dabil.



Pablo García Canga

/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 193
"> Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.