Zinemagilearen ama soziologo erretiratu bat da, eta haren etxea eskuz idatzitako fitxaz betetako kutxaz lepo dago. Artxibategi ikaragarri bat, txartelen atzealdean idatzitako istorioz betea. Historia pertsonal honetan azaltzen da soziologia lagungarria izan daitekeela kulturak gizartean duen lekua ulertzen.
Luke Fowler
Luke Fowler (Glasgow, 1978) Glasgown bizi den artista, zinemagilea eta musikaria da. Grabatua ikasi zuen Duncan of Jordanstone College of Art and Design zentroan. Haren lanak zinematografia biografiko eta dokumentalaren mugak eta konbentzioak aztertzen ditu, eta 50eko hamarkadako British Free Cinemarekin alderatu ohi da. Artxiboko irudiekin, argazkiekin eta soinuarekin lanean, Fowlerren muntaketa filmikoek figura kontrakultural eta interesgarrien erretratuak sortzen dituzte. Fowlerrek inaugurazioko Derek Jarman Award saria jaso zuen 2008an, eta Turner Prize sarirako hautatu zuten 2012an.