Nadia (80 minutu, 2014), Nadia Ghulam-ena. Zinema eta proiekzioak kontaketarako tresnatzat erabiltzen dituen antzerkia. Nadia Afganistango errefuxiatu baten errealitate gordinera hurbiltzen da; bere gurutze-bidea berak kontatzen digu zuzenean proiektatutako irudiaren bitartez. Zortzi urte zituela, bonbardaketa batean zauri larriak jasan zituen eta izandako ondorio larriek mutikoa bailitzan agertzera behartu zuten. Egun, Bartzelonan, GKE batean, egiten du lan eta handik datorkigu oholtza gainean bere historia kontatzera.
Martxoak 7, asteartea, Gayarre antzokiko areto nagusia.