Nire alabaren haurtzaroaren grabaketa 35 mm-ko zinema kamera errusiar batekin.
John Price
John Price zinemagile independente bat da, dokumental esperimentalak, dantzari buruko filmak eta diary films delakoak egiten hasi zena 1986an. Maite du argazkigintza analogikoa eta horrek berez eraman zuen alkimista bat bailitzan esperimentatzera hainbat motatako pelikulak eta kamerak erabiliz. Babesa jaso du hainbat erakundetatik: National Film Board, Kanadako Arteen Kontseilua, Ontarioko Arteen Kontseilua eta Torontoko The Liaison of Independent Filmmakers. Bere lanak nazioarteko jaialdietan eta galerietan egon dira ikusgai.