Esku hartzeko site-especific mekanismoa, errealitatera egindako paseoa-bisita patxadatsua. Antzerkia, gorputza, pentsamendua eta zinema bezalako erreminten bitartez, erakutsi nahiko du beste errealitate bat azalduaz, ikuslearengan hautemateko aukerak sortuaz, beste era batera begiratzeko, deszifratzeko eta ulertzeko, haren fantasmagorian sartzera gonbidatuta. Antzezlanean, paseo bat egingo da oinez hiri bakoitzean bidea zehaztuaz. Horrela, ikusleek errealitatea ulertuko dute ikusten dutenaren eta jantzita dituzten kaskoen bitartez entzuten eta hautematen dutenaren bitartez. Ibilbide osoan zehar, geldialdi ezberdinak egingo dira aurrez zehaztutako lekuetan, kanpoan nahiz barruan (etxeak, biltegiak,...).