Zenbatek ezagutzen dute Urdiaingo tradizioa? Sakanaren sakonean uzkurturiko herri horretan, bertako lau gaztek herriko elizako kanpaiek hamabiak direla adierazten dutenean herriko plazako lau hodiko iturritik jariatzen den urteko lehenengo urak euren pitxerretan jasotzen dituzte eta zezena atzetik jarraika balute bezala korrika joaten dira herriko agintariei ur hori edateko ematera. Hau bezain ezagunak ez diren altxor etnografikoak eta horiekin batera abesten diren kantu ederrak Invierno (negua) izeneko kapituluan erregistratzen dira, Barojatarrek gure Komunitateari eta errituzko paisaiari urtaroz urtaro eskaintzen diotena. Kasu honetan, hotzaren desfileak joaldunekin eta zanpantzarrekin jarraitzen du Iturenen eta Zubietan, Lesakako Olentzerorekin eta zintzarrien artisauekin Malerrekan eta Luzaideko eskalapoiekin. Urtaro nagusia, inolako zalantzarik gabe, elurrarena eta inauteriena; denbora gehien honi eskaini zioten, bereziki, Lantzeko inauteriari, Pío Caro Barojak oso maitea zuena, zinematografikoki frogatu zuena plano jolasti eta subjektiboekin, Miel Otxin alprojaren begirada eta dantza jasoz amaierako txondorreko sugarretan erreta hil aurretik.