Egunero Los Angelesera iristen dira, -ia beti- amaren besotik pozik trostan ibiliz, eta bakarrizketak supermerkatuan errepikatzen dituzte. Zazpi eta hamazazpi urte bitartean dituzte eta Amerikaren mendebaldeko hirietatik datoz, leku horietan ia inoiz ez baita ezer pasatzen. Denek bezala, pastel zatia bilatzen dute, amerikar amets gozo eta hanpatua. Batzuetan bultzatuz, batzuetan gogoz bestera, gurasoek entzunaldietara eta agenteen aurrera eta grabazioetara eta eskoletara eramaten dituzte. Moteletan logelak alokatzen dituzte, eta gero aldi baterako apartamentuak. Next lanean Hollywooden aktore izan nahi duten neskatoen mundua arakatzen da.
Elia Urquiza (Iruña, 1979).Lehenbiziko dokumentala, De Carmen a Carmen, UABko Sortze Dokumentalen Masterrean zuzendu zuen.Ordudanik obra ugari idatzi, zuzendu eta editatu ditu, maiz dokumentalaren eta fikzioaren arteko lerroa gaindituz.2005ean Entre el dictador y yo dokumental kolektiboan parte hartu zuen. 2006an, Historia de un niño obran, bere bi zuzendari gustukoenei, Victor Erice eta Abbas Kiarostamiri, omenaldia egin zien, Bartzelonako CCCBko bere erakusketa komunean. 2007an La Caixa fundazioaren beka bat irabazi zuen eta, horri esker, Kaliforniako CalArts zinema zuzendaritzako programan sartu zen; han, fikziozko zinemaren aukerekin jolas egin du. 2010ean Nafarroako Kultur eta Turismo Mintegiko beka bat irabazi zuen eta, hala, orain, graduondoko ikasketak amaitzen ari da Los Angelesen, Monte Hellman zuzendari duela.