Night Walk

Año2023 Iraupena65 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaIngeles HelbideaSohn Koo-Yong ArgazkilaritzaSohn Koo-Yong MuntaketaSohn Koo-Yong Produkzioa Sohn Koo-Yong JaialdiakInternational Film Festival Rotterdam 2023, Jeonju International Film Festival 2023, Black Canvas Contemporary Film Festival 2023, Yamagata International Documentary Film Festival 2023, Mar de Plata International Film Festival 2023

Estreinaldia Espainian

 

Gaueko eszenak, marrazkiak eta Joseon dinastiako idazleen poema zatiak biltzen dituen paisaia.

«Gaueko aire garbia uraren azalean intsinuatzen da, eta ilberria normalean baino altuagoa eta distiratsuagoa da». Night Walk  lanean kaligrafiatuta agertzen den poemetako batek bere formari hasiera ematen diola dirudi. Mendiak inguratzen dituen Seulgo Segeomjeong auzoaren ikuspegi multzo bat da filma. Ibilaldi bakarti honetan gauzak uretan islatuta bezala ikusten dira. Ez dago koloretan egina, ezta zuri-beltzean ere, urdin gradienteetan baizik. Ikuspegiek espazio bat erakusten digute, berarekin hainbat denbora kargatzen dituena. Haizeak, urak eta isilpeko animaliaren batek eragindako mugimendu arinen artean giza eraikuntzak agertzen dira. Duela zenbait mende, Joseon dinastiaren garaian (1392-1897), poeten auzoa izan zen. Urdin gradienteen parte izango balira bezala, gaueko ibilaldiak mota guztietako eraikinak jartzen ditu agerian, Hanok zaharretatik hasi eta argi zuridun eta kristalezko eraikin berrietaraino. Ikuspegien gainean zenbait marrazki eta diagrama agertzen dira, kanal baten edo argiaren edo gauzen formen mugimenduen erregistroak. Ibilaldien zatiei buruzko poemak ere agertzen dira, auzo honen hasieran garaikideak izan ziren testuak. Testu moduan agertzen diren ahots horiek eta mendi horren ertzean mendeetan izandako aztarnetan bakarrik agertzen diren giza presentzia horiek ikusten dira, baina ez dira entzuten. Filma, nabaritzen ez den arren, isila da. Norberak entzuten duena norberarena izango da soilik. 

Lucia Salas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.