IDFA, Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Valdiviako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Habanako Zinema Berriaren Nazioarteko Jaialdia
Estreinaldia Espainian
Gustave Verniory 1889an iritsi zen Txilera, maputxeen lurralde ia birjinean lehen trenbidea eraikitzera, eta bere egunerokotik abiatuta, Araucanía lurraldea marraztu da film honetan. Denborarekin jolasten duen espazio zinematografiko bat da, giza paisaiaren eta geografiaren artean sigi-saga doan ibilbide bat, eta, unibertso horretatik, aldi berean ikus daitezke lurralde hondatu hori eta mundu honetan bizitzeko esperientzia. Mundura eta zinemara hurbiltzen den film bat egiteko jolasa da.
Gustave Vernioryk Diez años en Araucanía idatzi zuen, 1889-1899, Txilen bizi izandako hamarkada bati buruzkoa. Hogeita hiru urte baino gutxixeago zituenean hasi zen hamarkada hura, ingeniari gisa trenbide sare bat garatzera joan zenean Txilera. Ustez exotikoa zen herrialde bat aurkitu zuen, eta laster jakin zuen bere abenturen dekoratu bat baino gehiago izaten. Notas para una película «zer gertatuko litzateke…» horietako bat gainean dabilen horietakoa da, eta gertatu egiten da. Zer gertatuko litzateke bi garai —iragana eta oraina— elkarrekin biziarazi ahal izango bagenitu, pasa zirenei esan ahal izango bagenie orduan zer ez zuten jakin edo zer ez zuten entzun. Zer gertatuko litzateke egileak eta pertsonaiak, bata XIX. mendekoa, bestea XXI. mendekoa, historiaren trena hartu ahal izango balute, ustez bi aldiz igarotzen ez den tren hori. Agüero eta Verniory Araucanian barrena ibiliko dira, oroimenak birsortzen eta lehen ez zeuden beste batzuk bilatzen. Filmaren bila dabiltza (filmak eurek lehenago aurkitzen ez baditu behintzat), noraezean dabiltza espazioan, baina baita denboran ere. Lof maputxe batera joaten dira lekualdatu zituztenak bisitatzera, hitz egitera memoriak ahozkoak diren lekura, genozidio baten erregistroak familia eta herri oroitzapenen bidez bidaiatzen duen lekura. Liburuz, espazioz eta beste film batzuez egindako filma, aurrerabidearen izenean egin zenaren eta egiten ari denaren lekuko izan daitezkeen objektuak. Iragan urruna, iragan berrienarekin lotzen dena.
Lucía Salas