Notes on Bob and Nancy (1970-1977) egiteko, Nancy Buchanan, Robert Walker eta beste ezagun batzuk hondartzan edo etxeko eszenatan azaltzen ziren irudiak hartu zituen Hafifek. Materiala editatzen zuen bitartean, Hafifek gidoia idatzi zuen Buchananekin, eta gero irudien gainean jarri zuen narratiba bateratzaile gisa. Filmean ez dago elkarrizketarik. Kontaketa off ahotsean oinarrituta dago. Hafifek bi artistaren istorioa kontatzen du: Bob eta Nancyren istorioa, hain zuzen ere, haien arteko erlazioa eta behin betiko banaketa.