Notre village

Año2022 Iraupena67 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan Hizkuntzaarmeniera HelbideaComes Chahbazian GidoiaComes Chahbazian ArgazkilaritzaComes Chahbazian SoinuaJaouen Le Fur, Pauline Piris-Nury Produkzioa Matière Première

Edizioa: Pauline Piris-Nury

Soinuaren edizioa: Ludovic van Pachterbeke

Soinu nahasketa: Emmauel de Boissieu

Kolorista: Pierre-Louis Cassou

Produktoreak: Julien Contreau, Pauline Piris-Nury

Koproduktoreak: Isabelle Christiaens, Pierre Duculot, Serge Kestemont

Produkzioa: Matière Première

Koprodukzioa: RTBF, WIP eta Luna Blue Film.

Estreinaldia Europan

Artsakhen (Nagorno-Karabakh), 90eko hamarkadaren hasieran, herri bateko boluntario zibilek armak hartzea erabaki zuten erresistentzian, beren lurra askatzeko. Guztien artean, beren historia komunaren bilbea ehundu dute. Herri hartako bizitzan, gerraren presentzia isila nabari da eguneroko keinuetan. Hiru hamarkada geroago, errepikatu egin da Historia. Gerra piztu da berriro.

 

Hemen harri grisezkoak dira etxeak. Horixe da dagoena, esan ohi den bezala, eta inguruko basoetako berdearekin konbinatzen ez badira, eurentzat okerrago. Eskura daukagunarekin egiten da bizitza. Beren inposizioak dituzte bizi garen lekuek. Batzuk bortitzak dira. Adibidez, mendeetako gatazka duten eta gatazka hori behin eta berriz berpizten duten bi komunitateren erdian egotea. Orduan, gizonak gerrara bidaltzen dituzte, nerabeak frontean hiltzen dira eta emakumeak guztien alargun eta ama bihurtzen dira.

Sobietar Batasunaren desintegrazioak, erabat hondatu zuen Artsaj herriko biztanleen bizitza, Armenia eta Azerbaijan artean. Berpiztu egiten dira mugei eta jabetzari buruzko ika-mika zaharrak. 1980ko hamarkadaren amaieratik, ez dugu esango aurrien artean, baina bai alerta eta behin-behinekotasun egoeran bizi behar izan dute. «Gure herria» bisitatzean, ikusiko dugu hala ere mantendu egin dela jarduera, haurrak jolasean dabiltza aurkitzen dutenarekin, erleen eztiaren ekoizpena birbideratzen du erlezainak, orratz hipodermikoak kargatzen ditu praktikanteak, sarea arrainez beteta ateratzen du arrantzaleak, txerria hiltzen du txerri hiltzaileak, eta humanoa ez dena ere berean ari dela ikusiko dugu: armiarma bere sarea egiten ari da, katua txerriaren odola miazkatzen. Iragaite hori guztia zentzu ezkutu batez betea dagoela dirudi. Zer aztarna bilatzen ditugu irudi horien artean?

Utz dezagun bada bizilagunek konta diezaguten zer gertatu den. Hitzen bidez agian hobeto ulertuko dugu haien atsekabea. Antzerki giroa zehazten duen argiztapenaren azpian, bakoitzak, azaldu baino gehiago, bere historia osatu duten gertaerak deklamatzen ditu. Dena okertu zen zorigaiztoko egun haren oroitzapena balada bihurtzen da ezinbestean, uste guztien lurpeko korronteak jaso eta finkatzen dituena. Horrela botere berria lortzen dute, zantzuak dira ia. Eszenaratzearen estilizazio horrek, sekuentzia naturalistikoekin batera, agerian uzten du Haizea ereiten duenak ekaitza jasotzen duela dioen bibliako esaldia. Hitzak sinbolo dira, baina haragian agertzen dira, gure herrian odolez ikasi dugun zerbait da hori.

Bárbara Mingo Costales

Programa berean

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.