Argazki bat da Manoel de Oliveirarekiko (1908-2015) mirespen sakonenetik egindako adierazpen honen abiapuntua; Portugalgo zinemaren historiako irudirik garrantzitsuenetarikoa da Oliveira. Oporton jaio zen, eta 106 urte zituela hil zen ordura bitarte filmatzeko behar diren sormena eta buru-argitasuna galdu gabe eta atzean seguruenik errepikatuko ez den ondarea utziaz. Ezkutuko itun bat eginda, zinemak bizirik egoten lagundu izan balio bezala, haren filmografiak XX. mendea igaro zuen, eta XXI. mende honetan sartu zen, ohi ez bezalako modernitatearen adore atenporalak lagunduta, haren herrialdeko idazle handiak egokituaz nahiz Portugalgo Historian barrena ibiliaz.