Visva-Bharatiko campusean ikertua, filmatua eta grabatua, Santiniketan, Sriniketan eta Birbhumeko inguruetan, Mendebaldeko Bengalan. O Horizon filmean Rabindranath Tagoreren ingurumen pedagogia zabaleko uneak eszenaratzen dira zenbait erretratu, animo egoera, estudio eta zirriborroren bidez, “kosmopolitika tagorearraren” zirriborroak izan litezkeenari erreferentzia eginez.
The Otolith group
Otolith taldea 2002an sortua izan zen Londresen bizi eta lan egiten duten Anjalika Sagar eta Kodwo Eshunengatik. Haien lanak ikerketa du oinarri eta barne hartzen du mugimenduan dagoen irudia, soinua, performancea, instalazioa eta kurazioa. Kuraziora belaunaldiarteko eta kulturarteko plataformak eraikitzeko balio duen arte-praktika gisa hurbiltzen denez, kolektiboak eragin handia izan du artisten obra zehatzen zabaltze kritikoa egiteko orduan, hala nola Chris Marker, Harun Farocki, Anand Patwardhan, Etel Adnan, Black Audio Film Collective, Sue Clayton, Mani. Kaul, Peter Watkins eta Chimurenga Ingalaterran, AEBetan, Europan eta Libanon.