Mundu mailako estreinaldia.
Aurkezpena eta solasaldia Rocío Mesa (zuzendaria), Anna Wallace (filmeko protagonista) eta Inés Calerorekin (programatzailea).
OAO filmak Anna Wallace aurkezten digu, familiako trauma bat prozesatzen ari den mezzosopranoa. Erretratu honetan, protagonistak sendatu eta birsortu egin nahi du zinemaren bidez.
Anna Wallace opera-abeslari gazteak bere orainean eragina duen eta munduan egoteko bere modua baldintzatzen duen familiako trauma sakon baten arrastoei aurre egin behar die. Hasierako lehen planoak atalase gisa funtzionatzen du: Annaren aurpegiaren gainean pentsamenduak, oroitzapenak eta mamuak gainjartzen dira, hierarkiarik gabe azaleratuz, eta agerian uzten dituzte sentitzen dituen emozioak. Analogikoan filmatutako lan honetan, Rocío Mesak erretratu liluragarri eta dibertigarria sortu du, Annaren prozesuari berari karga dramatikoa kendu gabe. Irudi eta soinuekin sortutako jolasez betetako filma da, eta abeslariaren unibertsoa azaltzen saiatzen da. Familiako herentzien zamari buruzko aitorpen gogor eta erradikala da, eta zinemagilearen eta protagonistaren artean performatibitatean aurkitzen dute sendatzeko katalizatzailea.
Inés Calero