Super-8-tik egindako transferentzia digitala. Zuri-beltzean
Gorputza berpiztu eta tematu egiten da. Ez da inoiz estalki itxi bat, baizik eta dimentsio espiritual anitzenen arteko pasabide eta trantze bat (Obatala Film). Filma-debozioa, filma-eskaintza, filma-oparia. Ile-Ife mitikoan filmatua, orishek sorturiko joruba herriaren hiri sakratuan, film honek Obatalarekin, munduaren eta argiaren sortzaile den orisharekin, harremanetan jartzeak ematen duen bertigoa baieztatu nahi du sentsorialki. Argi txinparten trantzea, espiritualki lotuta dauden gorputzena.
- Filmografia:
Obatala Film (2019), Cintilações (2018), Xapirimuu (2016), Ondas (2015), Derrames (2011), Entre-Tiempos (2010), Sin (2009), Pulso (2008)
Ji.hlava International Documentary Film Festival, Lima Alterna International Film Festival, Frontera Sur Film Festival, Curta 8 - Festival Internacional de Cinema Super 8 de Curitiba, EXiS Film Festival
Estreinaldia Espainian
Sebastian Wiedemann
Kolonbian Arte Plastikoak ikasi ondoren, Sebastian Wiedemannek Zinema Zuzendaritza eta Filosofia ikasten jarraitu zuen, Argentinan. Ordutik aurrera izaera esperimentaleko ikus-entzunezko lanak egin ditu etengabe erakutsi du pertzepzio eremu berriak irekiko dituzten erritmo eta iraupenak askatzeagatiko kezka. Gaur egun São Paulon bizi da eta zinema esperimentalaren, filosofiaren eta antropologiaren arteko intersekzioa ikertzen du.