Espeleologo-talde bat Ojo Guareña izeneko kobazulora sartu da. Espazioaren mugak lausoak agertzen dira, eta gizakien ahotsak jatorri ezezaguneko islatze, erreberberazio gisa iristen zaizkigu. Azkenean, ez dakigu oso ongi gu ote gauden kobazulora begira ala kobazuloa guri begira ote dagoen.
OJO GUAREÑA (Teaser) from edurne rubio on Vimeo.
Edurne Rubio
Edurne Rubio Barredo (Burgos, 1974) ikus-arloko artista bat da, formatu eta testuinguru desberdinetan jarduten duena: performanceak, filmak eta soinu-proiektuak. Elkarrizketa erabiltzen du lan-metodo nagusi gisa, istorio indibidualak biltzen ditu transzenditzen duen narrazio kolektibo bat sortzeko eta, horren bidez, Historiaren irakurketa lineal bat zalantzan jarri eta etengabe eraldatzen ari den eta afektuen mendeko den irakurketa subjektibo bat proposatzen du.