Muybridge eta Marey-ren kronoargazkia, muturrera eramana eta zerbait poetikoagora altxatua: ikusezina ikusgai egitea. Kataluniako Xavi Bou argazkilariak lm labur honetan eskaintzen digu hegazti ezberdinen hegan egiteko moduen banketea, haren herrialdeko zeruetan. Modu horretan, gure buruak zeharkatzen dituzten formak eta irudiak lortzen ditu, guztiak edertasunez nahiz enigmaz betetako marka utziaz. Soinuak hegaldi berean sortzen den uhin-forma errespetatzen du, begiarentzat gordetako zalantzak asmatzeak sortzen duen oparia bikoiztuaz, grekoek iragartzen zuten moduan, txorien hegaldian.