Obra hau Jorge Oteizaren Arantzazuko hamalau apostoluak eskultura-obran eta Androcanto y sigo poeman oinarrituta dago. Artista horren obraren interpretazioa da, dantzaren eta poesiaren bitartez egina, materiaren desokupazioaren ideia kontzeptu-ardaztzat hartuz. Gorputza eskultura-material eta hizkuntza poetiko gisa, gorputzen balleta espiritualtasunez betetzeko espazioak sortuz. Poema mugimendurako euskarri bihurtzen da, sinbolismoz betetako narrazio bisual batean: belar-izpiek hutsartean zehar igarotzen diren oztopoak, dogmak, irmokeriak sinbolizatzen dituzte. Harriak eskultoreak kreazioa zizelkatzeko materiala sinbolizatzen du. Etzanda dauden apostoluek Arantzurako errepidean obrak egin zain daramatzaten urteak sinbolizatzen dituzte. Apostoluen balletak, frisoan, kooperatibitatean, aniztasunean, bilaketa-guneak irekitzeko egindako baterako ahaleginean batasun-mugimendua irudikatzen dute. Hutsarteak irtenbidea adierazten dute.