Jaialdiak edizioa eta gai nagusiak agurtzeko sortutako Ikus-entzunezko Antzerkiaren funtzioa. Hezur eta haragizko Jorge Oteizak hegaldiaren inguruan dituen ideietatik barrena bidaiatzeko gonbita egiten digu, Isturitzeko kobazuloa ezagutzeko asmoarekin. Han, historiaurreko gizakiak saiaren hegoaren hezurrarekin egindako txistu magikoak gala zeruz eta magiaz beteko du. Halaber, Ametzagako hilerriaren proiektua ezagutu ahal izango dugu; hutsik dagoen aireportuaren ideiak airez komunikatuko gaitu azken hegaldiarekin. Oskar Alegriak idatzita eta Ion Martinezek eszenaratuta, eszenak tartekatuko dira Jaialdiko sariak emateko ekitaldian, eta ilargirako bidaiaren beste gonbidatu handiari aurre hartuko diote: Artavazd Pelechian-en Nuestro siglo filma.