Lumière-tarren aireko beste altxorra; oraingoan kameraria airean barrena igoaz globo aerostatikoaren saskian. Lyon-go zinema-faktoriako katalogoan film honen kontraplanoa agertzen da, hegaldi bera baina lurretik filmatua; soilik horren fotograma bat kontserbatzen da: Départ d’une montgolfière (avec une acrobate pendue par les mains), Vue 998 zk. Arteen zazpigarrenak aireko bataioa jasotzen du lurrean urruntzen doan giza taldearen irudiarekin.