«No es» poema metagarria da, zeinaren idazketa-prozesu etengabeak bizitza osoa hartu bailezake. Poemaren testuak edozein gauza estali dezake. «Dirudiena baina ez dena» delako zerrenda horrekin, Parsik betiereko mugimenduan behatzen die pertsonei eta espazioei beste poema bat sortzeko, laztantzen den, hausten den eta «No es» ondoan biratzen den poema bat sortzeko.
Eduardo Williams
Eduardo Williamsek (Argentina, 1987) Buenos Airesko Zine Unibertsitatean ikasi zuen, Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains-ekin bat egin baino lehen, Frantzian. Pude ver un puma (2011) eta Que je tombe tout le temps? (2013) haren film laburrak Cinéfondation eta Director's Fortnight sekzioetan estreinatu ziren, Cannesko Zine Jaialdian. Gero, Tôi quên rồi! (2014) etorriko zen. Haren film laburren atzera begirakoak Parisko Zinemateka Frantziarrean eta New Yorkeko Lincoln Centerreko Film Society izenekoan antolatzen dira, besteak beste. Egilearen lehen film luzeak (El Auge del Humano), 2016koak, Filmmakers of the Present saria irabazi zuen, Locarnoko Zine Jaialdiaren 69. edizioan.